Aurkezpena
Berak dioenez, “hortzak eltzeen artean eta sutondoan irten zitzaizkion”. Izan ere, 16 urte baino ez zuen Azaldegui Jatetxea zen hartan lan-ikasketak hasi zituenean. Azaldegui Miraconchan zegoen, eta ezagutu genuenok gogoratzen dugunez, Donostiako gastronomi santutegietako bat zen.
Lana eta ikasketak Azaldeguin egiten zituen bitartean, Xabier Zapirainek Urbieta kaleko Pigalle Kafetegian (hau ere honez gero desagertua) gozogintza ikasi zuen. Geroago San Martín kaleko Brasil Gozotegian ikasten jarraituko zuen.
1960an hainbat sukaldari euskaldun ukitu duen abenturaren dei erakargarria sentitu eta Ingalaterrarako bidea hartu zuen. Londreseko jatetxe hoberenetan sei urtez aritu zen: Empress, Caprice eta Le Coq d'Or (hirurak B.O.A.C.eko gidan munduko ehun onenen artean sailkatuta daude). Azkenik, Xabier Zapirainen abenturak Londres Hilton-eko lapikoen artean bukatuko zuen.
Sukaldaritza-artean bere ezagupenak bere herrian bertan erakusteko unea iritsia zelakoan (baita familia osatzekoa ere), 1966an Donostiako Alde Zaharrean Oyarzun Jatetxea ireki zuen.
Ia une berean, eta “sukaldarien maisu” den Luis Irizarekin batera, Aiako Harria parez pare duen Oiartzungo leku eder batean kokatutako Gurutze Berri izeneko ostatu-jatetxearen kargu hartuko zuen.
 | | Gurutze-Berri Ostatu-Jatetxea 1960.ean |
Lau jangela, logelak eta parking oso zabala duen eta ingurune ezin ederragoan dagoen “Gurutze-berri” familiako zenbait ospakizunetarako leku aproposa da, baita errito gastronomiko zorrotzenak betetzen direneko tenplua ere.
Eta bertan dugu Xabier Zapirain pontifize-lanean. Sukaldaritzaren artean maisu, bi bertute nagusitan benetan nabarmendua: plateren aurkezpenean eta gozogintzan, non Xabier egiatan bikaina baita.
Gurutze-Berri Ostatu-Jatetxea ezkontza, oturuntza eta kongresuak ospatzeko leku aproposa da.
Gaur egun tradizioa bere seme-alabek mantentzen dute, beti ere aita den Xabier Zapirainen gidaritzapean.
|